Laukiz, nekazaritza giroko herria

Turismo

Nekazaritza giroko udalerria da, eta Bizkaiko lurralde historikoan dago kokatuta, Uribe Butroe eskualdean.

Ondare artistikoko multzo garrantzitsua dauka udalerri bizkaitar honek, eta hasteko, Laukizko hirigunetik bertatik. Lehenik, Udaletxea dago, Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazle eta poetaren sorlekua. Haren alboan, San Martin eliza barroko ederra da, XVIII. mendeko eraikina.

Alderdi artistikoaz gain, eskualdeko panoramika dotoreak ikusteko aukera ere eskaintzen du Laukizko inguruneak. Esaterako, Unbe mendira igoz paisaia ederrak ikusiko ditugu; baina horretaz gain, balio erlijioso handiko gunea da Unbeko santutegia, izan ere, hango iturriko ura sendagai gisa erabiltzen omen dute.

  • Euskadi Turismoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Uribetur
  • Euskalmet