Albisteak

 

Uribe Butroeko Mankomunitateak zabor-edukiontziak margotzeko Lehenengo Reziklontzi Lehiaketara deialdia egin du. Izan ere, deialdi honek hondakinen banaketaren eta birziklapenaren garrantziaz ohartzeaz gain, hiriko artea herritarrei hurbiltzeko asmoa dauka.

 

Aurkeztuko diren lanetatik 7 proposamen aukeratuko dira margotzeko. Ondoren edukiontzi hauek Uribe Butroeko Mankomunitateko herrietan zehar egingo den erakusketa mugikorrean hartuko dute parte.

 

Sariak

 

- 500 eurotako akzesit, aukeratutako lanak gauzatzeko.

- 2.000 eurotako saria edukiontzi onenari.

 

Banaketa

 

Epea: 2011ko otsailaren 4a arte

Lekua: Uribe Butroe Mankomunitatea

Erdigune kalea, 68 (Maruri-Jatabe - 48112)

 

Informazioa eta oinarriak: reziklontzi.blogspot.com