Albisteak

 

Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Agindua indarrean sartu ondoren, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskina, Covid 19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-neurriei buruzkoa, behin normaltasun berri baterako trantsiziorako Planaren 3. fasea gaindituta, uztailaren 28 eta abuztuaren 7ko aginduek direla eta, irailaren 19rako aurreikusita zegoen Nordic Walking tailerrari dagokion jarduera egokitu behar izan dugu.

Egokitzapen hau dela eta, neurri berriak hartu dira Covid 19 bidez kutsatzeko arriskua murrizteko. Horregatik, jarduera 10 pertsonako bi taldetan banatu dugu, eta tailerraren iraupena ere, murriztu behar izan dugu, ibilbidea laburragoa izango delarik.

Jardueraren iraupena ordu bate eta erdikoaizango da talde bakoitzeko.

Lehenengo taldea goizeko 9:30ean batuko da Laukizko Udaletxeko plazan, eta 11: 00etan amaituko da.

Bigarren taldea, 11: 30ean batuko da Laukizko Udaletxeko plazan eta 13:00ean amaituko da.

Izena eman duten pertsonak tailerretik kanpo geratuz gero, hala nahi izanez gero, itxaron-zerrendan egongo dira. Plaza duen pertsonaren batek baja hartzen badu, parte hartzeko aukera emango zaio.

Tailerrak Euskadi Trek enpresak egingo du eta material guztia behar bezala desinfektatuta emango zaio bakoitzari. Gainera, honako gomendio hauek helarazi dizkigute, tailerrari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko:

  • Metereologiaren arabera, oinez ibiltzeko arropa eta oinetako erosoak (zapatilak)
  • Poltsarik ez eramatea (besoak askatasunez mugitu beharko dira eta). Hobe da gauzak eramateko motxila txikia erabiltzea
  • Iturritik eroso edateko plastikozko edalontzia edo botila
  • Makilak utziko ditugu (ez ekarri mendiko makilarik, ez baitira egokiak martxa nordikorako)

Jarduerari buruzko azalpenak ematen diren bitartean, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea (21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik) baita 1,5 metroko segurtasundistantziari eustea ere
Hasierako azalpenaren barruan segurtasun neurrien berri emango da.

Covid 19 gaixotasunarekinn bateragarriak diren sintomak edukiz gero, jarduera egin baino 14 egun lehenago ez duzu bertara joan beharko, eta jarduera egin ondorengo 14 egunetan badituzu, udalari jakinarazi beharko diozu, dagozkion neurriak hartzeko.