Albisteak

 

Gehienez ere, hiru liburu eskatu ahal izango dira, liburutegira telefonoz deituz.

Irakurtzea, aurkitzen garen egoera berezi hau eramateko lagun onenetakoa izan daitekeela kontuan hartuz, jakitun gara, etxebizitza askotan Eusko Jaurlaritzaren “eliburutegia” plataformatik liburuak deskargatzeko Internetarako konexioa ez dela ona. Hori dela eta, Laukizko Udal Liburutegiak, etxez-etxeko liburu mailegu zerbitzu berriaren bitartez erraztuko du irakurtzea.

Liburuak maileguan jasotzeko eskariak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara egin daitezke, 946151063 telefono zenbakira deituz.

Liburuak aukeratu ondoren, horien banaketa zehaztuko da. Liburuak liburutegira berriro zabaltzen denean itzuliko dira edo liburutegitik bertatik erabiltzailearekin, liburua jasotzeko harremanetan jarri arte.

 Informazioa (PDF 132KB)