Albisteak

 

2019ko abenduaren 30etik 2020ko urtarrilaren 28ra bitartean, Laukizko gure udalean Zerbitzu anitzetako obra-brigadako langile (C2) eta garbiketako langile (E) kategorietan lan-poltsak osatzeko deialdiaren ondoriozko eskabideak aurkezteko epea irekiko da.

Interesatuta bazaude, informazio gehiago duzu gure webgunearen tramiteen atalean, eta aurrez aurre Laukizko Udalean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2019-1227koa, zka. 247):

Bide batez, Zorionak eta urte berri on opa dizkizuet.

Zuen interesekoak izango direlakoan.

Laukizen, 2019ko abenduaren 27an.

Alkatea - Ion Gorka Elgezabal Fano