Albisteak

 

Oinarriak

  1. Argazkilaritza gustoko duen edonork parte har dezake, profesionalek izan ezik.
  2. Argazki digitalak baino ez dira onartuko, Partehartzaile bakoitzak dagokion
    ekipoa ekarri beharko du: memoria txartela (formateatua), konexio kablea edota
    antolakuntzak jarriko duen ordenagailuan argazkiak deskargatzeko beharrezkoa
    dena.
  3. Izen-ematea posta elektroniko bidez egingo da laukizlehiaketa@gmail.com
    irailaren 28ko 14:00ak baino lehen, honako datuak emango direlarik: Izenabizenak,
    NAN, adina, herria eta harremanetarako telefonoa. Izen-ematea doan
    izango da.
  4. Rallye-a irailaren 30ean, zapatua, izango da Laukizko udalerrian zehar
    10:00etik 13:00era. Behin amaituta, 13:00etik 14:30era egindako argazkiak
    deskargatuko dira.
  5. Gaiak egun berean jakinaraziko dira. Gai ezberdinak bete ahal izateko
    partehartzaile bakoitzak 30 argazki aurkeztu ahalko ditu (6 gai bakoitzeko).
    Argazkien erresoluzioa 300pppkoa izango da eta kamaratik irteera tamainua
    guztizko erresoluziokoa. Antolakuntzak kontrol argazkia egingo du irten baino
    lehen.
  6. Argazkiak deskargatutakoan, partehartzaile bakoitzak egin ahalko ditu
    aukeraketa bere etxean eta urriaren 20ean baino lehen bialdu beharko ditu posta
    elektronikoz, izena , artxiboaren izena eta gaia adieraziz
    laukizlehiaketa@gmail.com –era . Mailak, enfokea eta saturazioa baino ezin
    izango da konpondu. Parametro hauetatik kanpo egindako aldaketek
    deskalifikazioa ekar dezakete.
  7. Sari banaketa eta argazki erakusketa, urriaren 27an egingo da, arratsaldeko
    18:30ean Laukizko liburutegian

Honako sariak banatuko dira:

  • Argazkirik onena: 200€
  • 30 urte baino gutxiagoarentzako akzesita: 100€
  • Laukizen erroldatuta dagoenarentzako akzesira: 100€
  • Argazki bildumarik onenari: 100€

Argazki batek ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

 Oinarriak jaitsi (PDF 271KB)