Albisteak

 

Laster, Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak edukiontzi marroiaren zerbitzua martxan jarriko du. Hondakin konpostagarriak bereiztu nahi badituzu izena eman dezakezu Udaletxean, Kultur Etxean edo Uribe Butroeko webgunean (www.uribebutroe.com).

Prozesuan laguntzeko etxeko kit-a doan jasoko duzu (10 litroko ontzi marroia, konpostatzeko poltsak, kale edukiontziko giltza eta argibide pegatina).

Honi buruzko informazioa nahi izanez gero hurbil zaitez hurrengo hitzaldietako batera:

  • Urriak 24, astelehena, 19:00etan Gatikako Gaztetxokoan (euskaraz).
  • Urriak 25, martitzena, 19:00etan, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean (elebiduna).
  • Urriak 27, eguena, 18:00etan, Gamiz-Fikako Udal liburutegian (gaztelaniaz).

Ikusi dokumentua (PDF 169KB)