Albisteak

 

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Parztuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Horrelako ekimenak oso onuragarriak dira ingurumenarentzat, Bizkaiarentzat eta planeta osoarentzat eta, gainera, familien aurrekontuak hobetzen dituzte. Gainera, programa burutzen duten pertsonek sari ederrak irabazteko aukera izango dute.

Web orri espezifiko bat dago programan parte hartu nahi dutenentzat, honako gai hauek jorratzeko lanabes erraz eta eraginkorrez osatua: erosketak/hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna. Programan parte hartzen duten udalerrien edo mankomunitateen web orrien bidez sartzen da web orri horretan, edo www.bizkaia21.net atariko Aktibatu + atalaren bidez.

 Informazio guztia jaitsi (PDF 206KB)