Albisteak

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1.- PARTE HARTZAILEAK: Argazkigintza gogoko duen 5 urtetik gorako edonor.
2.- GAIA: “LAUKIZ, ezagutzeko herria”.
3.- ARGAZKI DIGITALEN EZAUGARRIAK: Teknika askeko argazkiak izango dira, zuri-beltzean zein koloreetan. Argazkiak ukitzeko aukera emango da, baldin eta horien kalitatea hobetzeko bada (distira eta kontrastea), ezin izango da erabili elementuak edo pertsonak ezabatzeko.
4.- ARGAZKI DIGITALEK BETE BEHARREKOAK:

  • Argazkiak honako formatu honetan aurkeztuko dira: .jpg eta honako tamaina honetan: 24x30 eta 300 pp. Gehienez 5Mbko pisua edukiko du.
  • Aurkeztutako argazkiak originalak izango dira. Ezin izango da argitaratutako edota beste lehiaketaren baten aurkeztutako zein saritutako argazkirik aurkeztu.
  • Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.


5.- ARGAZKIAK BIDALTZEKO:

  • CD batean Laukizko Udaletxean gutunazal itxi batean, kanpoko aldean “I. LAUKIZKO ARGAZKI DIGITALAREN LEHIAKETA”. agertu beharko da, baita irudi bakoitzaren izena ere. CDan egongo diren argazkietan, izenburua derrigorrez agertu beharko da. Aparteko gutunazal batean, aurrekoaren barruan hain zuzen, parte-hartzailearen izen-abizenak, telefonoa eta e-maila-a agertu beharko dira.
  • E-mailez: laukizlehiaketa@gmail.com helbidea erabiliz. Argazkiak artxibo batean bialduko dira (bakoitzak bere izenburua izango duelarik) eta datuak bestean. Udalak, guztia ondo jaso ostean, bakoitzari jakinaraziko dio.


6.- ARGAZKIAK AURKEZTEKO EPEA: Argazkiak aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 30ean. izango da 14:00ak baino lehenago.
7.- EPAIMAHAIKIDEAK: Argazkigintzan aditu bat, udalbatzarreko kide bat eta euskara eta kultura teknikaria. Argazki hautaketa egingo da Udaleko Facebook-eko orrialdean. “Gustatzen zait” gehien lortzen duen argazkiak, sari berezia izango du.
8.- EBAZPENA: Behin argazki guztiak aztertuta, ebazpena 2020 azaroaren 11n jakinaraziko da. Halaber, egun horretan, sari banaketa egingo da.
9.- SARIAK:

  • Lehenengo saria: 200€
  • Bildumarik onena: 100€
  • 18 urte baino gutxiagoko batek egindako argazkirik onena 100€
  • Sari berezia, Udaleko Facebook-eko “Gustatzen zait” gehien lortzen duen argazkia: Bazkaria edo afaria herriko jatetxe batean.


10.- Argibide gehiagorako: euskara@laukiz.eus

OHARRAK:

  •  Parte hartzaileek Laukizko Udala baimentzen dute euren lanak kopiatzeko edozein bitarteko edo euskarri tekniko zein digitaletan. Horrelakoetan beti aipatuko da egilearen izena eta eragiketa horrek ez du irudi eskubideengatiko kontraprestaziorik jasotzeko eskubiderik eragingo. Beraz, horrek esan nahi du bidaliko diren argazki guztiak Laukizko Udalaren jabetzakoak izango direla eta nahi izanez gero, argazkiok erakutsi edo zabaldu ahal izango dituela, bere ustez egokiak diren tokietan eta bitartekoak erabiliz.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar

Informazioa (PDF 139KB)