Albisteak

Laukizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, "Laukizko eskolako oroitzapenak" narrazio laburraren lehiaketa martxan jarri du.

Laukizko eskolara joan den edo egun doan edonork parte hartu dezake. Ipuinak, euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke, izan ere, bi kategoria ezberdin egongo dira eta bietan bi sari banatuko dira. Gehienez, lanak, orrialde bikoak izango dira.

Informazio gehiago:

 Oinarriak (PDF 1.04MB)